Batasunaren Pribilegioa dela eta, Iruñeko Udaletxeak ateak irekiko ditu irailaren 2tik 7ra, bisita gidatuak egiteko.
Doako 26 bisita programatu dira, goizez eta arratsaldez, eta horietan parte hartzeko, izena eman behar da 010ean edo udalaren webgunean, gaurtik aurrera.
26 bisita gidatu eginen dira, 16 gaztelaniaz eta 10 euskaraz, eta bisita bakoitzean 30 leku izanen dira. 780 lagunendako lekua eskainiko da guztira. Iruñeko alkate Joseba Asiron Saezek eginen du lehen bisita, irailaren 2an, 12:00etan.
Bisitak 30 minutu inguru iraunen du. Harrera Aretoa, Osoko Bilkuren Aretoa eta prentsa-aretoa bisitatuko dira; izan ere Areto horretako balkoitik botatzen da uztailaren 6an sanferminei hasiera ematen dien txupinazoa.
Koadro, argazki, kartel eta dokumentuen bidez ezagutuko dira Udaletxearen ondare historikoa eta artistikoa, baita 1423ko Batasunaren Pribilegioaren jatorrizko agiriaren bidez ere. Agiri hori Harrera Aretoan egonen da ikusgai.
Irailaren 2tik 7ra, hau da Astelehenetik ostegunera, eginen dira visita hauek. Euskarazko saioen orduak hauek dira: egunero ordu batean eta arratsaldeko seietán. Eta larunbatean 12.00etan eta seietan.