Iruñeko udal haur eskolen 2024-2025 ikasturtea ofizialki hasi egin da

Nerea Garcia Valencia 2024ko abu. 19a, 12:54

Ikasturtea hiriko haur-eskolen sareko hainbat mugarri garrantzitsurengatik nabarmenduko da. Hala nola, Donibane haur eskolaren irekieragatik, plantillaren behin behinekotasuna murriztu izanagatik eta eskolen ildo pedagogikoaren inguruan egiten jarraituko duten lanagatik. 

Hasi berri den ikasturterako mugarri nagusietako bat Donibane Haur Eskola irailean berriro irekitzea da, erreforma integrala egin baitzaio indarrean dagoen foru araudira egokitzeko. 2,9 milioi euroko inbertsioarekin, neurri batean Nafarroako Gobernuak diruz lagunduta, zentroak bere instalazioak eguneratu ditu.

102 haur har ditzakeen eskola, bost hezkuntza-talderekin irekiko da, eta bakoitzak bere gela, jangela, komuna eta logela izango ditu. Gainera, zoru erradiatzaile bidezko berokuntza-sistemak eta eguzki-panel fotovoltaikoak instalatu dira, eraikinaren energia-eraginkortasuna hobetzeko.

Ikasturte honetako beste alderdi garrantzitsu bat udal haur-eskoletako langileen behin-behinekotasuna murriztea da. Azken bi urteetan, erakunde autonomoak %40 murriztu du behin-behinekotasuna egonkortze-prozesuen bidez, eta 2022an langile finkoak %25 izatetik 2024an %66 izatera igaro dira.

Iruñeko Udal Haur Eskolen sareak hamabi zentro ditu guztira. Plazak lanaldi osoan eskaintzen dira, jantoki-zerbitzuarekin, baita lanaldi erdian ere. Ikasturte honetan, matrikulak doakoa izaten jarraituko du, baina familiek jantoki-zerbitzuaren kostua ordaindu beharko dute lanaldi osorako bertaratzen diren adingabeen kasuan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!