Sanferminetan 16 eraso sexista salatu direla jakinarazi du mugimendu feministak eta mobilizazioa deitu du berriz ere gaurko, iluntzeko 21:30ean, Gazteluko Plazan.
Sanferminak hasi eta ordu gutxira izan zen lehenengo salaketa eta uztailaren 7an bertan lehenengo kontzentrazioa deitu zuen mugimendu feministak. Dagoeneko 16 eraso sexista salatu dira, eta horietatik lau, intentsitate altukoak izan dira. Mugimendu feministak gogorarazi du eraso sexistak salatzeko telefonoa badagoela eskuragarri, eta une oro telefonoaren bestalde izanen dela norbait 660 344 692 zenbakian.
Eta laguntza eskaintzeko bestelako guneak daude ere Iruñeako festetan; puntu morea alegia da horretarako ezarritakoa.Emaginek kudeatzen duen udal zerbitzua da puntu morea eta mugimendu feministak administrazioarekin batera elkarlanean garatutako protokoloaren parte da.
Halaber, alkateak berak, erasoen aurrean hiritarrek duten jarrera nabarmendu du. Joseba Asironek Nafarroako hiriburua sexu-erasoen salaketan "hiri aitzindaria" dela adierazi du hedabideei egindako adierazpenetan. Iruñean erasoak egiten diren salaketekin eta atxiloketekin gehien parekatzen diren tokia dela gaineratu du alkateak.
Eraso sexistengatiko 14 atxiloketa izan direla adierazi du alkateak. Eraso gehienek intentsitate txikikoak direla jakinarazi du, eta momentuz, intentsitate handiko eraso bat baieztatuta dago eta beste bi ikertzen ari dira.
🚨🚨🚨🚨🚨🚨
— Nafarroako Mugimendu Feminista (@NafarroakoM8) July 11, 2024
Sanferminetan 16 eraso sexista salatu dira. Horietatik 4 intentsitate altukoak.
A S K I D A !
ERASO SEXISTARIK EZ! 👊🏽
Se han denunciado 16 agresiones sexistas en San Fermines. 4 de alta intensidad.
¡B A S T A Y A!
¡NO A LAS AGRESIONES SEXISTAS! 👊🏽 pic.twitter.com/pl0vLQCTtE