Sanferminak bertatik bertara Euskalerria Irratian

Euskalerria Irratia 2024ko uzt. 5a, 14:02

Txupinazoaren saio berezia goizeko 10:00etatik aitzina eta uztailaren 7tik 12ra, Zaldi Zuritik Sanfermintza saio berezia. Egunero, hamaika gonbidatu eta kale konexioak festaren bihotzetik.

Euskalerria Irratiak programazio berezia izango du sanferminetan, jaietako zuziria piztu aurretik bertatik bertara hasiko da txupinazoaren kontakizuna, Seminario Etxeko balkoitik 10:00etatik 12:30era, Juan Kruz Lakasta eta Reyes Ilintxetaren eskutik. Honekin batera, aparteko solasaldiak Alde Zaharrean zehar, Miren Mindegiaren eskutik. Esaterako, Dugunako lagunen hamaiketakora gerturatuko gara, aurtengo txupinazoaren jaurtitzaileekin solasteko. Gainera, Haritz Pascual eta Pello Argiñarena udaletxean zehar ibiliko dira zinegotzi, alkate eta gonbidatu ezberdinekin solasean.

Horretaz gain, uztailaren 7tik 12ra bitartean, Iruñeko Zaldi Zuritik zuzen zuzenean Sanfermintza saioa, goizeko 12:00etatik 14:00etara. Askotariko gonbidatuak izango ditugu, politikariak, kirolariak, abeslariak, baita, zenbait eragile ere. Hots, Maider Beloki, Iosu Txueka, Mikel Idoate, Joseba Asiron edo Hofe izango dira horietako batzuk.

Guzti honekin batera, kale konexio ezberdinak egingo dira egunero Iruñeko hainbat bazterretatik, baita entzierroaren kronika ere. Guztia, noski, sareetan eta webgunean etengabeko eguneratze batekin batera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!