Zigaren ‘Figurazioa eta Esentzia’ erakusketa ikusgai Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoan

Bidane Beloki Ezker 2024ko uzt. 5a, 08:34

Javier Zigaren autoerretratua (1912). Argazkia: Javier Ziga Fundazioa

Ziga Fundazioak Javier Zigaren “Figurazioa eta Esentzia” erakusketa inauguratuko du Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoan. Uztailaren 5etik urriaren 27ra arte egongo da zabalik.

Lizarrako Frai Diegoren erretratua da erakusketako pieza nagusietako bat. XX. mendearen lehen erdialdeko Nafarroako pinturaren naturalismoaren erakusle nagusietakoa izan zen Ziga. Erakusketa honek izenak adierazi bezala, figurazioa eta esentzia kontzeptuei buruzko hausnarketa iradokitzen du, horiek baitira bere obraren definitzaileak.

Gainera, Gustavo de Maeztu eta Javier Ziga margolariek, garai eta unibertso piktoriko bera partekatu zuten eta erakusketa bi margolarien topaketa da. Beraz bi artisten obra ikusteko parada eskainiko du Gustavo de Maeztu museoak.

Erakusketak berrogeita bat margolan ditu eta bost ardatz tematikoren inguruan antolatuta dago. Lehena, akademiaren marrazkiak (San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia) eta Errealismo Sozialak osatzen dute, eta Madrilgo etapa (1909-1911) biltzen du atal honek. Bigarrenean, Parisko paisaiak (1912-1914) aurkituko ditugu. Hirugarrenean, erretratuak eta laugarrenean bestelako paisaiak. Azkenik, Zigaren pintura etnografikoa da erakusketaren bosgarren ardatza.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!