Nafarroako mugimendu feministak urtero bezala kalejira feminista egingo du gaur gaueko 23:00etan

Nerea Garcia Valencia 2024ko uzt. 4a, 12:31

Ehunka emakumek Iruñeko kaleak hartuko dituzte gauerdi inguruan, larunbatean hasiko diren sanferminak bezalako jai handietan ohikoak diren eraso sexistak salatzeko.

Nafarroako mugimendu feministak, Andar con cuidado yo? Al loro vosotros lelopean, urtero bezala kalejira feminista egingo du gaur gaueko 23:00.

Manifestazioaren helburua eraso sexistak salatzea da. Eraso horiek egunero gertatzen dira espazio askotan, baina bereziki aisialdiko gaueko espazioetan, hau da, gure taberna, txosna eta diskoteketan. Hori dela eta, feministek elkarretaratzea gauean egitea erabaki dute, parranda egitera joateko ohitura dugun kaleetan. 

Feministek gaurko kalejiran batez ere emakumeak protagonistak izatea nahi dute. Horrek ez du esan nahi manifestaziora gizonak joan ezin direnik, baina bigarren maila batean kokatu beharko dute, protagonismoa emakumeek eraman ditzaten.

Kale jazarpenaz eta eraso sexistez aspertuta dauden emakume guztiei dei egiten zaie gaur gauean Iruñeko alde zaharreko kaleetan haien amorrua adierazteko. Manifestazioa Baratxurien plazatik aterako da eta beltzez jantzita eta buruberoarekin joatea eskatzen da.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!