Media Luna parkeak Kirolari-Sport Kids, haur eta nerabeentzako kirol gunea, hartuko du Sanferminetan

Nerea Garcia Valencia 2024ko uzt. 3a, 14:08

Aurten ere, Media Luna parkea kirolaren erdigunea bihurtuko da San Ferminetan. Kirolari-Sport Kids, 8 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeentzako aisialdi osasungarrirako gunea izango da eta hainbat joku, jarduera eta erakustaldi egingo dira herritarrak kirola egitera animatzeko. 

Uztailaren 7tik 14ra, goizeko 11:00etatik ordu 13:30etara eta arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara, haurrek zazpi gune ezberdinetan kirol jarduerez gozatu ahal izango dute. Hipika, arku-tiroa, eskubaloia, xakea, errugbia, futbola, saskibaloia, golfa, piragua eta askotariko kirolak egongo dira eskuragarri, monitore espezializatuen gidaritzapean.

Kirolari-Sport Kids gunean, aurreko edizioetan bezala, "uraren taberna" bat instalatuko da, Iruñerriko Mankomunitatearekin lankidetzan, Media lunako hobietara joaten diren pertsona guztiak hidratatu daitezen jardunaldi bakoitzean. Gainera, Lacturale eta Floretteri esker, gune bat eskainiko da parte-hartzaileek askari gisa esnea eta fruta hotza doanik dastatu dezaten. 

Iruñeko Udalaren proposamen hau 19 kirol-federazioren eskutik sortu da eta Eduardo Díaz Lasa Osasuna taldeko hizlariak animatuko du ekitaldia. Bertan ere DYAren eta Gurutze Gorriaren osasun arreta egongo da eskuragarri. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!