Ekainak 28, sexu askapenaren eta LGTBIQ+ harrotasunaren eguna

Nerea Garcia Valencia 2024ko eka. 28a, 11:58

LGTBI kolektiboko kideen kontrako erasoak sarritan gertatzen diren arren geroz eta gehiago salatzen direla adierazi du E28J plataformak

Gaur egun komunikabideetan geroz eta ikustartze handiagoa dago gaiaren inguruan, baita erantzu sozial handiagoa ere.Aurrera egiten ari garen arren, oraindik ez da nahikoa eta zuriketa asko dago gaiaren inguruan, bai instituzioetan, baita legeetan ere. Mundu duinago bat sortzeko eraldaketa bat behar da eta horretan dabiltza E28J plataforman. 

Gainera, lan munduan ere egoera larria da, izan ere, sitstema kapitalista, arrazista edo heteronormatiboaren barruan  sartzen ez den pertsona oro sufritzen du bazterkeria. Hezkuntza sisteman ere erronka handia da, borroka dagoenean erresistentzia dagoelako eta errresistentzia horren erantzuna eskola barruan ere dagoelako. 

Honen arira ere, bihar ekainak 29, Burlatan Lumak Fest jaialdia ospatuko da Ermitaberri eskolan. Maruxak izan dira jaialdiaren antolatzaileak eta aurten drag mundua naturarekin lotu nahi izan dute, jailadia magiaz betetako baso batean bihurtuz.

Harrotasunaren eguna ospatzeko elkarretaratzea egingo da gaur arratsaldeko 19:00etan. Manifestazioa Baluartetik aterako da eta Gaztelu plazan bukatuko da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!