Iruñeko Peñen eguna larunbatean ospatuko da

Nerea Garcia Valencia 2024ko eka. 27a, 13:19

Larunbat honetan, ekainak 29, Peñen eguna ospatuko da Iruñean. Egitaraua aurreko urteetakoaren antzekoa izango da, baina aurten bi berrikuntza izango ditu.

Aurtengo berrikuntzen artean, lehenengoa pankartak Udaletxe plazan aurkeztuko direla da eta Castellers de Valls taldea bertan egongo dela. Talde horrek goizean parte hartuko du Udaletxe plazan 12etan eta Zezen Plazan 13:00etan. Bigarren berrikuntza Peñen egunak lehen aldiz puntu more bat izango duela da, federazioko talde feministak antolatuta. Kalezulotik gertu egongo da, 13:00etatik 00:00etara. 

Berrikuntzetatik aparte, kaldereteak, pankarten aurkezpen eta sari banaketa, txarangak txistulari eta duiltzainak, txikientzako jokuak, erromeria eta DJ-ak egongo dira. 

Emakumeren batek Peñen egunean eraso sexistaren bat jasaten badu, aipatutako puntu morera hurbildu eta beharrezko laguntza guztia jasoko du. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!