Nafarroako artisautza feria ekainaren 20tik 23ra eginen da Gazteluko plazan

Miren Mindegia 2024ko eka. 19a, 11:30

Iruñeko erdigunea artisautza garaikidearen erakusleiho bilakatuko da egunotan, 37 saltokirekin

Beira, zeramika, zura, papera, larrua, brontzea, ehunak eta bitxiak. Askotariko materialekin lan egiten duten artisauen erakusleiho bilakatu da egunotan Iruñeko Gazteluko plaza, Naparlur Nafarroako artisau kolektiboak antolatu duen Nafarroako Artisautza Feriaren edizio berriaren eskutik. 

Kolektiboko kide Martxa Txibitek argitu moduan, helburua Nafarroan egiten den eskulangintza lana jendarteratzea da, artisauak euren tailerretatik atera eta kalean egiten duten hori erakutsi ahal izatea. "Naparlurren ikusi genuen Nafarroa osoko azoka bat egin behar genuela. Herri txikietan egiten genituen, baina Iruñean bat egitea beharrazkoa zela ikusi genuen, ikusgarritasun handiagoa izateko". 

Saltokiak ostegun arratsaldean irekiko dira, 17:30ean; eta ostiral, larunbat eta igandean 10:30etik 14:30era eta 17:30etik 21:30era egonen dira zabalik. Artisauen lana erosteko aukera izateaz gain, urtero bezala, hainbat tailer eginen dira ostiralean eta larunbatean. 

Ekainak 21, ostirala

11:00 - 14:00 eta 17:30 - 20:30

- Zeta margotzea. Aziza (Helduentzat)

- Material birziklatuarekin egindako koadernaketa. Helena Aberasturi (Haurrentzat)

Ekainak 22, larunbata

11:00 - 14:00 eta 17:30 - 20:30

- Material birziklatuarekin egindako koadernaketa. Helena Aberasturi (Haurrentzat)

Erakusketa Tailerra:
- Artile kardatzea eta iruntzea. Nagore
- Artilaren finkapena. Kris Meraki
- Ehuntzea. Larsson

Ekainak 23, igandea

11:00 - 14:00 eta 17:30 - 20:30

- Material birziklatuarekin egindako koadernaketa. Helena Aberasturi (Haurrentzat)

Erakusketa Tailerra:
- Artile kardatzea eta iruntzea. Nagore
- Artilaren finkapena. Kris Meraki
- Ehuntzea. Larsson

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!