Dugunako Aritz Ibañezek, Angel Aranak eta Itxaso Martinez de la Perak botako dute 2024ko txupinazoa

Haritz Pascual Garjon 2024ko eka. 18a, 10:38

Iruñeko alkate Joseba Asiron, Duguna taldeko Aritz Ibañez eta Angel Aranarekin

Duguna dantza taldeak erabaki du nor egonen den uztailaren 6an Iruñeko Udaletxeko balkoian. Taldeko presidentea, zuzendaria eta jantzien arduraduna hautatu dituzte 2024ko sanferminei hasiera emateko.

Aritz Ibañez Lusarreta, Itxaso Martinez de la Pera Barrachina eta Angel Arana Seguin izanen dira heldu den uztailaren 6ko Txupinazoan ‘Duguna - Iruñeko dantzarien’ ordezkariak, elkarteko bazkideek hala erabaki ondoren.

Aritzek 30 urte daramatza Dugunan dantzari, horietako 21 taldeko zuzendari gisa. Itxasok 13 urte daramatza Dugunan dantzari, jantzien arduraduna da eta batzarreko kidea, azken 8 urteotan.Angel 1970. hamarkadan izan zen taldeko dantzari. Dugunako 2 zenbakidun bazkidea da eta 18 urte daramatza elkarteko presidente gisa.

Uztailaren 6 berezia izanen da Dugunarentzako eta horregatik, udaletxe barruan gertatzen denaz harago, garai ezberdinetako dantzariak bilduko dituen ospakizuna ere antolatu dute txupinazoaren inguruan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!