Gaur itzuliko dira txistulari eta gaitarien dantzaldiak Gazteluko plazara

Bidane Beloki Ezker 2024ko eka. 18a, 09:02

Ekainaren 18an abiatuko dira dantzaldiak eta irailaren 19ra arte egingo dira, astearte eta ostegunetan. Sanferminetan etenaldia egingo dute eta berriz ere abuztuaren 20an ekingo diote.

Urtero bezala, udako dantzaldiak itzuliko dira gaur bertan Gazteluko plazara. Txistu eta gaita dantzaldi tradizionalak ekainaren 18, 20, 25 eta 27an eginen dira. Uztailean, Sanferminen aurretik uztailaren 2 eta 4an izanen dira eta ondoren, Sanferminak amaituta abuztuan abiatuko dira berriz. Udako lehenengo dantzaldia hauek 19:30etik 21:30era izango dira.

Abuztuaren 20an berriz ere ekingo diete musikariek hitzorduei, oraingoan, 19:00etatik 21:00etara izanen da. Abuztuaren 20, 22, 27 eta 29an izanen dira. Azkenik, irailean beste ordu erdi aurreratuko da deialdia eta 18:30etik 20:30era izango dira. Irailaren 3, 5, 10, 12, 17 eta 19an izango dira.

Txistulari eta gaiteroek hiriko erdigunea girotuko dute kalejira, pasodoble, polka, zortziko eta porrusaldekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!