Gari & Maldanberaren kontzertua ekainaren 27ra atzeratu dute

Bidane Beloki Ezker 2024ko eka. 13a, 09:42

Gaurko hitzordua bi aste atzeratu dute eta ekainaren 27an izanen da kontzertua, arratsaldeko 20:00etan. O-ko Andre Maria plazan izanen da, doako sarrerarekin.

Gari & Maldanbera taldeak jo behar zuen gaur O-ko Andre Maria plazan, baina kontzertua bi aste atzeratu dute; ekainaren 27an izanen da, arratsaldeko 20:00etan.

Kantu eta Hitza musika zikloko kontzertua da eta ostegunetan O-ko Andre Maria plazan izaten dira emanaldiak. Data aldatuta, zikloaren azken kontzertua izanen da Gari & Maldanbera taldearena. Eta, aurretik ekainaren 20an Kerobia taldeak kontzertu akustikoa eginen du.

Beraz, Kantu eta Hitzari itxiera emateko Gari & Maldanberaren Behin bizitzea azken diskoko kantak eta taldearen ibilbideko abestiekin osaturiko errepertorio berezia izanen da entzungai.

Sarrera doan da, lekuak bete arte eta euria eginez gero, Kontzertua Erraldoien Txokoan izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!