2024/06/06 20:00

Kontzertua

Kantu eta hitza: Esanezin

Kantu eta hitza: Esanezin
O plaza, Iruñea

Kantu eta hitza musika zikloan Esanezin bakarlariaren txanda da ostegun honetan. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da doako kontzertua. 

Esanezin Ianire Aranzaberen proiektu pertsonala da. 2021ean eman zituen lehen pausoak eta zazpi kantuz osatutako EP baten ondoren, 2023an kaleratu zuen Erretratu Bat bere lehen lan luzea, orain eta hemen gure ingurura begiratzeko modu bati erreferentzia eginez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!