Kantu eta hitza musika zikloko osteguneroko hitzorduan Bidaide taldearen txanda izango da maiatzaren 30ean. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da kontzertua O plazan eta sarrera doakoa izango da. Euria eginez gero Erraldoien txokoan izango da emanaldia.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.