Emakumeek zientzian, artean eta letretan jokatzen duten rola ikustarazteko erakusketa jarri du Jakiundek Iruñean

Euskalerria Irratia 2024ko api. 10a, 07:13

Jakiunderen 24 emakume erakusketa, DOnostian, San Telmo Museoaren parean. (Argazkia: Jakiunde)

Jakiundek, Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, 24 emakume izenburudun erakusketa paratu du Karlos III etorbidean. Akademiako kide diren 24 emakumeren argazkiak biltzen ditu, “emakumeek zientzian, artean eta letretan duen rola ikustarazteko”.

Kalean jarri dituzte 24 argazkiak, “gizarteari emakumeen errealitatea erakusteko eta datozen belaunaldiak inspiratzeko”. Argazkietan ageri diren emakumeetako batzuek ibilbide profesional luze baten ondotik bikaintasuna erdietsi dute haien jardueran. Beste batzuk haien profesioan puntako lana egiten duten emakume gazteak dira.

Jakiunderen aburuz, “egungo erronkarik handienetako bat da gure gizarteak aurrera egin dezan ezinbestekoak diren jakintza alorretan emaukeen egiten duten lana ezkutatzeko gizartearen joera hori gainditzea”. Eta hori egitea ezinbestekoa da neskek eta mutilek aukera berdinekin parte har dezaten ezagutzan zein alor profesionalean jarduera guztietan”.

Erakusketak Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Laboral Kutxaren babesa dauka. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!