Maia Ansa: "Antzerkia oso tresna boteretsua da memoria historikoa lantzeko"

Miren Mindegia 2024ko api. 2a, 12:01

Iruñeko historiaren parte izan diren emakumeei ahotsa ematea: horixe izanen da antzeztutako bisita gidatuak antolatzen ari den Memoria Eszenikoa taldearen helburua

Isilarazia eta ezkutatua izan den emakumeen historia berreskuratzea eta ezagutaraztea du helburu abiatu berri den Memoria Eszenikoa taldeak, maiatza bukaeratik aurrera Iruñean eginen dituen antzeztutako bisita gidatuen bitartez. Garazi San Martin, Maria Araiz, Carla Ruiz eta Maia Ansak osatzen dute aktore taldea eta Alicia Otaegi da zuzendari artistikoa. Ansak berak argitu moduan, Ana Diez de Ure historialariaren aholkularitzarekin eta berak hauspotuta abiatu zen ekimena, duela hilabete batzuk. 

Emakumeen historia berreskuratzeko dokumentazio lanaren ondoren, datorren astean Nafarroako Antzerki Eskolan burutuko duten egonaldi artistikoan borobilduko dute proiektua. "Asmoa, emakumeen historia kalean bertan antzeztea da, ikuspegi feminista batetik eta isildutako ahots horiek erdigunean jarriz, kalean bertan, gauzak gertatu diren lekuetan". Diez de Urek egindako lanetik abiatuta, urrats bat gehiago eman eta antzerki formatua izanen duen bisita gidatua sortuko dute. "Proiektua ez da itxia izango, etorkizunean hazi daiteke, aktore taldea handituz edo proiektua beste lekuetara edo antzoki formatura eramanez". 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!