2024/03/11 - 2024/03/14 19:00

Hizkuntza Eskola Ofizialeko Euskal Kultura Astea

Hizkuntza Eskola Ofizialeko Euskal Kultura Astea
Hizkuntza Eskola, Iruñea

Euskal Kultura Astea antolatu du Hizkuntza Eskola Ofizialak, martxoaren 11tik 14ra. Lau egun horietan, umorea, zinema, hitzaldiak eta nagusiki, entretenimendua izanen da. 

Astelehenean, Ztandap umorezko saioa eginen dute Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak. Asteartean, Irati filmaren emanaldia eta ondorengoko solasaldia Paul Urkijo zuzendariarekin eta Iñigo Aranbarri aktorearekin. Martxoaren 13an, asteazkenean, Irrintzi Plazak zuzeneko irratsaioa eginen du bertatik, eta azkenik, ostegunean, Irulegiko eskuaz arituko dira Alberto Barandiaran kazetaria eta Borja Ariztimuño filologoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!