2024/02/29 19:00

Liburu aurkezpena

Liburu aurkezpena: 'Carvalho Euskadin'

Liburu aurkezpena: 'Carvalho Euskadin'
Txantreako liburutegia, Iruñea

Jon Alonsok aurkeztuko du “Carvalho Euskadin” bere azken liburua Txantreako liburutegian.

Eleberri beltz bat da beste eleberri baten barruan. Kontakizuna Iruñean abiatzen da. Jardunaldi batzuetan Vazquez Montalban idazle katalan ezagunaren argitara eman gabeko liburua aurkeztu behar dute, baina desagertu egin da. Norbaitek lapurtu du. Eta liburu horren euskarazko bertsioa da jarraian irakurtzeko aukera izanen duguna. Hor Carvalho, Vazquez Montalbanen detektibe ospetsua da protagonista. ETAkide izandako baten neska laguna bilatzeko enkargua egiten diote eta hori dela eta Euskadira egiten du bisita. Gure iragan hurbileko kritika sozial eta politikoa egiteko baliatuko du Jon Alonsok detektibe katalana, umorezko ukitu batekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!