2024/02/14 18:30

Hitzaldia

'Emakumeak eta hiria. Ibilbide bat euskal literaturan zehar'

'Emakumeak eta hiria. Ibilbide bat euskal literaturan zehar'
Emakumearen Etxea, Iruñea

Irati Majuelo iruindarrak euskal literaturako hiriak eta espazio horietan egoteko moduak ikertu ditu bere doktoretza tesian: Euskal eleberrigintza urbanoaren irakurketa feminista bat (2023). Protagonistak emakumeak dituzten bost nobela izan ditu oinarri literaturaren kartografia egiteko: Egunero hasten delako (1969), Zergatik panpox (1979), Ugerra eta kedarra (2003), Jenisjoplin (2017) eta Neguko argiak (2018).

Amaia Zufia moderatzaile duela, bere ikerlanaren inguruko solasaldia egingo du Irati Majuelok IPESeko liburutegian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!