2024/01/31 18:00

Irakurle Taldea

Irakurle taldea: 'Eraikuntzarako materiala'

Irakurle taldea: 'Eraikuntzarako materiala'
Burlatako Kultur Etxea, Burlata

Burlatako liburutegiko irakurle taldean Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala izango dute hizpide.

Harea, zementua, karea. Zerekin taxutu absentzia? Nola zutitu ez dagoena? Zegoenean ere, maiz erortzear zena? Etxeak egiteko behar den guztia saltzen zuen aita bat. Alkoholak blaitutako aita bat. Heriotzaren atezuan abiatzen du kontakizuna liburu honetako narratzaileak.

Arratsaldeko 18:00etan, Burlatako liburutegian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!