Palestina eta Txernobilera helaraziko du Motxila 21 taldeak prestatzen ari den elkartasun kontzertutik eskuratuko duten dirua.
Artista ezagun ugari igoko dira oholtzara: Demode Quartet taldeko Joli Pacualena eta Iker Huizi, Zetak taldeko Pello Reparaz, Komako Brigu Duke edo Drogas.
Kontzertua Totem aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, eta sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.