2024/01/19 11:00

Liburu aurkezpena

'Ignazio Bergara goizuetarraren gutunak' liburuaren aurkezpena

'Ignazio Bergara goizuetarraren gutunak' liburuaren aurkezpena
Euskaltzaindiaren Nafarroako Egoitzan, Iruñea

Ignazio Bergara goizuetarraren gutunak. Edizioa eta Hizkuntza Azterketa” liburua aurkeztuko dute Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritzan goizeko 11:00etan. 

Liburu honetan Ignazio Bergara (Goizueta) eta Jose Ramon Minondo (Oiartzun) olagizonen arteko izkribuak konparatzen dira, bai bat datozen ezaugarrietan, bai desberdin jokatzen dutenetan. Orain dela bi mende idatzitako testu hauek (1787. eta 1811. urte artean idatzi ziren) 2019an topatu zituzten Goizuetako Paskualuzenea etxeko kutxa batean.

Sagrario Aleman, Javier Arakama eta liburuaren egileak, Patxi Salaberri, Juan Jose Zubiri eta Iker Salaberri egongo dira aurkezpenean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!