Bizitzaren garestitzea aztertu eta salatuko du Sasoia elkarteak

Haritz Pascual Garjon 2024ko urt. 16a, 08:18

Pentsioak ez dira prezioen gorakadaren neurrian igo eta itota dira pentsionista asko eguneroko erosketei aurre egiteko. Ostegunean mahai ingurua eta elkarretaratzea antolatu dute"Bizitzaren garestitzea ez da sahiestezina, politika bidegabeen emaitza da" lelopean.

Sasoia, pentsionisten elkarteak egindako inkesta batek argi erakusten du zein den gaur egun adineko pertsonen kezka nagusiena. Bizitzaren garestitzea. Prezioak goruntz doaz kontrolik gabe baina pentsioak ez dira neurri berean handitzen. Mari Carmen Zeberio Sasoia elkartea: "Kasurik onenean, pentsioak KPIarekin handitzen dira baina erosketa saskia, elikagaiak, %7,3 igo dira 2023an, adibidez, oliba olia %70 garestitu da urtebetean":

Egoerari aurre egiteko neurri sakonak eskatu dituzte, ez behin behineko partxeak, "Unean uneko laguntzak edo BEZaren aldi baterako murrizketak, sakoneko arazoa konpontzen ez duten adabakiak dira. Estatuek kontrolatu behar dute oinarrizko elikagaien eta energia iturrien prezioa, eta ez kapitalak".

"Bizitzaren garestitzea ez da sahiestezina, politika bidegabeen emaitza da" lelopean mahai ingurua antolatu dute ostegun honetan Kondestablearen jauregian goizeko 11:00ean, NUPeko irakasle Juan Carlos Longas eta Ipar Hegoa fundazioko kide Edurne Larrañagarekin. Saioa bukatuta, elkarretaratzea eginen dute Iruñeko El Corte Ingles dendaren aurrean prezioen gorakada salatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!