2024/01/26 20:00

Kontzertua

Hotz&Ikara: Belako, Leizeak...

Hotz&Ikara: Belako, Leizeak...
Burlatako gaztetxea, Burlata

Hotzikara da lehenbizikoz oholtza baten gainera igotzen zarenean sentitzen duzuna, beldurrak eta arazoak bide batez mahaigaineratuz. Gaztetxea beti izan da talde eta artista berrien babesleku; sentimendu horiek oholtzaren gainetik behekaldera transmititzeko espazioa, hau da, hotzikara hoiek amorru bihurtzeko lekua. Horren baitan, Hotzikara Burlatako Gaztetxeko Kontrakultura Aretotik sortua da.

Belako taldeak Sigo regando diskoa aurkezteko neguko biraren baitan izango da Burlatako gaztetxean. Haiekin batera, Leizeak, Chuleria Joder! eta Arima Zaurituak DJ izango dira. 20:00etatik aurrera, sarrerak 10€.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!