2024/01/18 19:00

Bisita gidatua

Euskara Ezkabarten: bisita gidatua eta bertso saioa

Euskara Ezkabarten: bisita gidatua eta bertso saioa
Uharteko Kultur Etxea, Hiru Herri

Erakusketak Ezkabarteko testuak abiapuntu gisa hartuta, eremua euskalduna zela eta gaur egun ere badela agerian utzi nahi du.

Erakusketaren bisita gidatua eskainiko du Ekaitz Santazilia filologoak. Ondoren, erakusketaren edukiari buruzko bertso-saio berezia Saioa Alkaiza eta Julio Sotoren eskutik. Santazilia filologoak emanen die oina eta bertsolariek egungo bisitariaren tokitik erantzunen diote. 

Bisita gidatua eta bertso saioa urtarrilaren 18an izanen da, 19:00etan, eta sarrera librea aurretiaz izena emanda 948 333 582 telefonoan edo cultura@huarte.es e-posta helbidean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!