2024/01/14 12:00

Zinea

Irabazi Arte 3. denboraldiaren aurrestreinaldia

Irabazi Arte 3. denboraldiaren aurrestreinaldia
Baluarte, Iruñea

Irabazi arte telesaileko protagonistek 3. denboraldiaren aurrestreinaldia egingo dute Baluarten. Irabazi Arte telesailak neska gazteen futbol-talde bat hartzen du oinarri. Protagonisten bitartez, gaur egun gizartean ematen diren askotariko gaiak landuko ditu: hala nola, futbolaren inguruan eta kirolean bizi den giroa, emakumeen ahalduntzea, nerabeen eta gurasoen arteko harremanak, familia, eta, oro har, gaur egungo nerabeek dituzten erronkak islatuko dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!