2024/02/04 19:30

Bakarrizketa

Tu-tum, Platz!

Tu-tum, Platz!
Atarrabiako Kultur Etxea, Hiru Herri

Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da Tu-tum, Platz! umorezko ikuskizun berriarekin. Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan, berriz ere stand Up formatuko bakarrizketari heldu dio, hori bai, “23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago”, ikuskizunaren promozio esku orriak zehazten duenez. 

Arratsaldeko 19:30ean, Atarrabiako Kultur Etxean. Sarrerak 5 euroan interneten eta Karrikaluzeko bazkideentzat eta 6 euroan leihatilan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!