2024/01/03 19:00

Liburu aurkezpena

Ander Izagirrek eta Zuhaitz Gurrutxagak 'Subcampeón' aurkeztuko dute

Ander Izagirrek eta Zuhaitz Gurrutxagak 'Subcampeón' aurkeztuko dute
Katakrak, Iruñea

Hemeretzi urterekin, Zuhaitz Gurrutxagak bere bizitzako ametsa bete zuen: Realarekin debuta egitea Lehen Mailan. Gipuzkoako harrobiko perlak zaleak eta prentsa liluratu zituen, baina gero eta presio handiagoa sentitzen hasi zen: "Zelaian huts egiteko beldur handia nuen. Futbola gorrotatu nuen sufriarazten zidan guztiagatik". Udako gau batean burua lehertu zitzaion eta erotu egin zela pentsatu zuen.

Ander Izagirrek eta Gurrutxagak berak liburua idatzi dute pasartea eta anekdotak kontatuz. Arratsaldeko 19:00etan Katakraken aurkeztuko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!