Erraldoien Konpartsak gezurtatu du Ibarrolak Madrilen iragarri duen ekitaldia

Bidane Beloki Ezker 2023ko abe. 19a, 12:04

Alkateak astelehenean iragarri zuen erraldoiek urtarrilaren 27an  Madrilgo Plaza Nagusian dantzatuko zutela. Konpartsak ezeztatu du, "ez zegoen eta ez dago ezer itxita".

Kristina Ibarrolak erraldoiek urtarrilaren 27an dantzatuko zutela Madrilgo Plaza Nagusian iragarri zuen aste hasieran. Baina, Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak alkatearen hitzak ezeztatu ditu, "ez zegoen eta ez dago ezer itxita". Ekitaldi berezia iragarri zuen Ibarrolak Iruñeko Udalak Madrilgo Udalarekin sinatu duen turismoa sustatzeko protokoloaren zenbait neurrien artean. Baina, Konpartsak adierazi duenez, proposamena lotu gabe dago.

Konpartsak aitortu du elkarrizketak izan dituztela "Fitur erakundera figuren ordezkaritza batekin joateko aukera baloratzeko, baina inoiz ez da ezer zehaztu”. Azaldu dutenez, “egin daitezkeen ekitaldietarako baino ez ditu gorde espazioak. Izan ere, batzarretik ez da kostuaren aurrekonturik bidali ", azpimarratu du Konpartsak.

Alkateak nabarmendu du “zalantzarik gabe, inpaktu handiko mugarri historiko bat” izango dela erraldoien ekitaldia Madrilen; “haurrak dantzekin eta magiarekin liluratuko ditu”. Beharbada, Ibarrolak ez du hitzen aukeraketa egokiena egin, eta hartara, Konpartsak azalpenak eskatu ditu eta Gobernu taldeak “barkamena eskatu du, hitzak ez direlako zuzenak izan".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!