Anfaseko langileek greba egingo dute abenduaren 20an

Euskalerria Irratia 2023ko abe. 14a, 14:06

Akordioa lortzeko hobekuntza eskaera askori uko egitea onartu dute langileek akordioa ahalbidetzeko, eta hala ere, zuzendaritzak ez du gutxiengorik bermatzen; "borondate falta" salatu dute.

ANFASek greba egingo du abenduaren 20an eta mobilizazioak eginen dituzte negoziazioen blokeoa eta enpresa batzordearen "borondate falta" salatzeko. Desgaitasun fisikoa edo intelektuala duten herritarrei laguntza eskaintzen die ANFAS elkarteak. Pertsonen eskubideak defendatu eta ongizatea ziurtatzeko egiten du lan. Bertan aritzen dira hezitzaileak, zaintzaileak, logopedak eta fisioterapeutak dira programak aurrera eramaten dituztenak. Norbanakoei, familiei eta oro har gizarteari eskaintzen dizkiete arreta goiztiarra, adinekoen autonomiaz edota aisialdirako egitarauz osatutakoak.

1.500 erabiltzaile inguru ditu eta 140 langile aritzen dira. Lan hitzarmena 2019az geroztik ari dira negoziatzen, baina enpresak blokeatua duela salatu dute gaur. Enpresa batzordeak proposatutako zenbait hobekuntzarekin ere, atzera egin badute negoziazioek aurrera segitze asmoz, zuzendaritzak ez du gutxienekorik ere bermatzen. Erosahalmena galtzen ari direla salatu dute. ELA sindikatuak bost ordezkari ditu LAB sindikatuak lau.

Soldata igoera %4,5eko igoerarekin ari da proposatzen enpresa, nahiz eta badakien 2021eko eta 2022ko KPIa %6tik gorakoa izan den. Hortaz, sindikatuko kideek azaldu dutenez, onartezina da langileentzat. Borondate falta sumatzen dute jarrera horren aurrean, badakitelako enpresak irabaziak izan dituela azken urteotan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!