Bulegoen sektorean lanuzteak deitu dituzte hitzarmenaren blokeoaren aurrean

Bidane Beloki Ezker 2023ko aza. 17a, 12:51

ELAk, CCOOk, UGTk, LABek eta Lankidek egin dute deialdia azaroaren 21, 23 eta 27rako. Soldaten igoera eta lanaldiaren murriztea aldarrikatzen dute langileek.

Nafarroan 1.500 pertsona inguruk lan egiten dute bulegoen sektorean enpresa publiko zein pribatuetan. 2020tik lan hitzarmen berri baten negoziazioak zabalik daude, baina 2023ko abendutik aurrera ez da aplikatuko (ultraktibitatea amaituta). Sektoreko erosteko ahalmenaren galera dela eta, soldata-igoerak aldarrikatzen dituzte langileek, prezioen igoera (KPI) baino txikiagoak izan baitira. Negoziazio urteetan KPI oso handia izan da eta soldata igoerarik ez da egon. Era berean, lanaldiaren murriztea eskatzen dute bulegoetako langileek.

Patronatuaren blokeoaren aurrean urriaren 19an greba egin zuten ELA, CCOO, UGT, LAB eta Lankide sindikatuek deituta eta 600 pertsona baino gehiago atera ziren kalera. Arrakasta ikusita, hitzarmenaren desblokeoa errazteko , KPIren araberako igoerak bermatuko dituen
eta urteko lanaldia murriztuko duen hitzarmen baterantz aurrera egiteko, lanuzteak deitu dituzte. Azaroaren 21ean, 23an eta 27an beste hiru eguneko lanuzteak egingo dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!