Andoni Mutiloak Sex-sua musikala eskainiko du gaur arratsaldeko 19:00etan Nafarroako Antzerki Eskolan. EHGAM Nafarroak antolatutako 'Xoka, jite disidentea' jardunaldien azken saioa izango da eta sarrera irekia eta doakoa izango da.
Ligatzeko gogoz, baina aplikazioekin ez zara ondo moldatzen? Bertako komunikazio kodeak ulertzeko zailtasunak dituzu? Zure antsietate mailak gora egin du? Ez kezkatu, zuk behar duzuna asmatu dut eta: ligatzeko aplikazioetan ez galtzeko gida, Atik Zra. Halaxe dio sinopsiak, baina ordubetean horri baino gehiagori helduko dio Mutiloak. LGBTI+ kolektiboaren aldeko aldarrikapena eta genero eta sexu-joera ezberdinen aldeko mezua ere bada Sex-sua.
Ikuskizunaren gidoia eta zuzendaritza Mutiloa beraren eskutik. Aholkularitza eta kanpo begirada Amancay Gaztañagak egin du. Musika Andoni Mutiloa eta Eñaut Gaztañagaren eskutik, kartelaren argazkia Daniel Rierak egin du eta ikuskizunaren argazkiak Eider Iturriagak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!