'Intxaurrak' antzezlana emanen dute gaur, Nafarroako Antzerki Eskolan

Miren Mindegia 2023ko azaroaren 15a

Gaizka Sarasolak idatzitako antzezlanaren asmoa inguratzen gaituzten baldintzek norberarengan duten eragina azaleratzea da.  

Aurrera jarraitzen du Iruñeko Udalak antolatzen duen Antzerki Aroak. Asteazken honetan Mairu Antzerki taldearen Intxaurrak antzezlana emanen da Nafarroako Antzerki Eskolan, arratsaldeko 19:00etan.  

Manex Fuchek zuzendu du antzezlana eta Gaizka Sarasolarena da testua. Aktore lanetan, Sarasolaz beraz gain, Ainara Ribera, Ritxi Abril, Iban Garro, Juanen Saralegi eta Josune Etxepare ariko dira, azken hau obraren protagonista den Terexaren paperean. Aktoreak argitu bezala, antzezlana UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarrekin abiarazitako Arnasa gara kanpainaren baitan, Arnasguneak antzerki sorkuntzarako beka eskuratu zuen. 

Emanaldirako sarrerak aldez aurretik eskuratu daitezke Nafarroako Antzerki Eskolako webgunean, baita egunean bertan ere, leihatilan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!