Indarkeria obstetrikoaz hitz egitea ez da gauza berria. Horrek ez du erran nahi, ordea, gauza onartua denik, ez konpartitua, ez arantzarik gabea. Estitxu Fernandezek arrakala horri erreparatu nahi izan dio, hain zuzen oraindik ere isilarazia eta askorentzat ezezaguna den indarkeria honen inguruan hausnartzeko.
Sortze berri bat. Indarkeria obstetrikorik gabea lanean, indarkeria hau beren azalean bizi izan duten emakume batzuen testigantzak bildu ditu Fernandezek. Kontzeptuaren inguruko hausnarketa zabal batekin osatu du liburua, baita emagin baten, psikiatra perinatal baten eta ginekologo baten ekarpenekin ere.
Psikologoa eta osasun mental perinatalean aditua, Fernandezek ongi ezagutzen du indarkeria obstetrikoaren errealitatea. Argitu duenez, liburu honen helburua ez da osasungintzan jarduten duten profesionalen lana kritikatzea, indarkeria iraunarazten duen eta jarduteko moduak ezartzen dituen sistema baizik.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!