Iruñean bigarren aterpetxea zabalduko dute etxerik gabeko pertsonentzat, hotza egiten duen hilabeteetarako. Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen Departamentuak Iruñeko Udalaren esku jarri du kalean bizi direnen egoera behin-behinean konpontzeko kokaleku bat, 50 plaza izango dituena. Eta aterpetxearen kudeaketa Iruñeko Udalak egingo du, Foru Gobernuak ekonomikoki lagunduko duen arren. Baliabide horri gehitu behar zaio Trinitarioen egungo aterpetxea, urte osoan irekia dagoena
Urriaren hasieran, Gizarte Eskubideen arduradunak Iruñeko eta Eskualdeko udaletako alkateekin bildu ziren, erantzun koordinatua diseinatzeko. Eta behin behineko eta berehalako erantzuna ez ezik, konponbide iraunkorrak bilatzeko lanean ari dira.
Hala ere, hainbat gizarte taldek, Karabana Mugak Zabalduz, PIM-MIG, Apoyo Mutuo, Haziak, SOS Arrazakeria, Paris 365, Lantxotegi elkartea eta Oxfam Intermonek elkarretaratzea deitu dute larunbatean Iruñeko udaletxearen aurrean, kalean bizitzearen arazoari erantzun instituzional duina emateko.