Iruñeko bizilagun bat hil zuten urtarrilaren 14an Atarrabian aparkatuta zegoen ibilgailu baten barruan labankadaz eta epaiketa astelehen honetan hasiko da Nafarroako Auzitegian; herri-epaimahaia izangdo du epaiketak.
Fiskalak 20 urteko espetxe-zigorra eskatu du hilketaren egilearentzat eta konplize batentzat, eta urtebete eta bederatzi hilabetekoa ustezko egilearen bikotekidearentzat, estaltzeagatik.
Ahozko ikustaldia astelehenean, azaroak 13, hasiko da, 09:30ean, herri-epaimahaiko bederatzi kideak eta bi ordezkoak hautatuta. Epaimahaia hautatu ondoren, ahozko ikustaldia hasiko da, fiskalak, akusazio partikularrak eta defentsek herri-auzitegiko kideei aurretiazko azalpenak emanez.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!