Iruñea 2030 Hiri Agendaren garapen iraunkorreko helburuak lortzeko hiriak aurrera eramaten dituen ekimenak ezagutzera emango ditu Udalak. Horretarako hamar bisita gidatu antolatu dituzte, horietako hiru euskaraz.
Ur-lorategiak, ibai-parkea, energia berriztagarrien aldeko Iruñeko apustua, airearen kalitatearen kontrola edo hondakinen kudeaketa ezagutzeko bisitak dira. Doakoak dira bisita guztiak eta parte hartu nahi dutenek 010 telefonoan eman dezakete izena.
Azaroaren 17an, ostirala, ‘Oinez 2030 Agendan zehar’ bisita eskainiko dute, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartean. Larunbatean, azaroaren 18an, ur-lorategiak bisitatuko dira, eguerdiko 12:00etan, ordubetez. Azken bisita igandean izango da, azaroaren 19an. ‘Bizikletan 2030 Agendan zehar’ bisita antolatu dute eta euri-lorategiak, ibai-korridorea eta disuasio-aparkalekuaren instalazio fotovoltaikoa bisitatuko dira. Goizeko 11:00etan hasiko da bisita eta eguerdiko 14:00etan amaitu.