Ken Loachen azken filma, Fermin Muguruzaren Bidasoa dokumentala, Nacho Leuzaren Why filma edo Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufiaren Arnasa betean ikusteko aukera emanen du zikloak, besteak beste. Emanaldi nagusiak Golem Baiona zinemetan izanen dira, 19:30ean; eta doako sarrera duten bi emanaldik osatuko dute egitaraua: Nacho Leuzaren Why dokumental laburra, asteartean 17:30ean; eta Aritz Gorostiagaren Exopía, ostegunean 17:30ean.
Amaia Zufia IPES-eko kideak azpimarratu moduan, zikloaren helburua "gizartea zeharkatzen duten eta giza eskubideekin zerikusia daukaten problematika desberdinak erakutsi eta ikusleengan izpiritu kritikoa piztea" da.
IPES-ek Golem Zinemekin, Felipe Rinaldi Fundazioarekin eta Nafarroako Mugarik Gabe GKE-arekin elkarlanean antolatu Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren babesa duen egitaraua.