Adrian Alegria: "Musika elektronikoaren inguruan dauden aurreiritziak eraitsi nahi ditugu"

Miren Mindegia 2023ko urr. 30a, 18:39

Ostiral honetan abiatuko da musika elektronikoaren HORMA jardunaldien bigarren edizioa Iruñeko Planetarioan, Fantastic Twins eta Samuel Dominguezen saioarekin, 20:30ean. Hurrengo geldialdia Baluarten izanen du jaialdiak, azaroaren 11n.

Nafarroa Music Commission-ek, NICDOn integratutako eta Nafarroako Gobernuak sustatutako musikaren bulegoak, sortu eta garatu duen zikloaren helburu nagusiak genero hori desestigmatizatzea eta prestakuntzaren bidez bai sektoreko profesionalak baita haur eta gazteak ahalduntzea dira. Horretarako, programazioak masterclass-ak, zuzeneko emanaldiak, hitzaldiak eta saio didaktikoak emanen ditu ikastetxeetan.

Adrian Alegria DJ-a izanen da hain zuzen ere, egitarauan parte hartuko duen musikarietako bat. Datorren ostiralean, azaroaren 11n izanen da bere txanda, Baluarten, karteleko izen nagusiak diren DJ Falcon eta Terr musikariaren aurretik. 21:00etatik aurrera izango da saioa, eta hauen aurretik musika elektronikoaren profesionalei bideratutako hainbat hitzaldi eta mahainguru eskainiko dira. Alegriaren iritziz, saio hauek oso baliagarriak dira sektoreko profesionalei informazioa eta baliabideak eskaintzeko. 

Egitarau osoa eta sarrerak www.navarralivemusic.com webgunean aurkitu daitezke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!