Picasso eta beste jenioen (atzeko) emakumeak

Bidane Beloki Ezker 2023ko urr. 27a, 14:18

Dora Maar, Fernande Olivier edo Françoise Gilot Pablo Picassoren atzean eta ondoan egon ziren emakumeak. Jenioak ‘kantzelatu’ behar ditugu? Artistak idealizatzen ditugu? Genero ikuspegitik heldu diogu kulturari gaurko Metropoli Foralean Uxue Rey Berriako kazetariarekin.

Pablo Picasso hil zenetik mende erdi bete zen apirilean, eta aurten 44 erakusketa antolatu dituzte artistaren lana ikustarazi eta omentzeko. Horietako bat ikusgai egongo da urtarrilaren 14ra arte Bilboko Guggenheim museoan: Picasso eskultorea. Materia eta gorputza. Baina zein ikuspegi gailentzen da erakusketan?

Dora Maar, Fernande Olivier edo Françoise Gilot Pablo Picassoren emakumeen testigantzak, hitzak eta pasarteak izan ditugu hizpide. Picassoren atzean eta ondoan egon ziren emakumeak. Emakume ezabatuak. Artearen historian maiz egin den emakumeen ezabatzea, genero ikuspegitik egindako hurbilketa bat eta deuseztapen edo ‘kantzelazioaren kultura’.

"Gizartean joera dugu hildakoak kritikatu ezin direla pentsatzera", dio Reyk. Baina orduan, zer egin horiekin? Artista eta obra bereizi behar dira? Kasuz kasu erantzun beharreko galdera da? Zer egin artearen jenioekin? Artisten  musak ez ote dira ezkutuko artistak? Nor gara gu artisten sormena epaitzeko? Galdera ugari eta hauek erantzuteko hausnarketak planteatu dizkigu Uxue Reyk.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!