Igandean billabesa zerbitzuak moldatuko dira bularreko minbiziaren aldeko lasterketaren ondorioz

Euskalerria Irratia 2023ko urr. 27a, 11:24

Erdiguneko zenbait geraleku ezeztaztuko dira goizeko 10:40-12:30 bitartean. Ordezko geralekuak ipiniko dira eta aurreikusten dute atzerapen puntualak egongo direla autobusen ordutegietan. 

Igandean bulerrko minbiziaren aldeko lasterketa dela eta, goizeko 10:40tik 12:30era, gutxi gorabehera, billabesen ibilbideak moldatuko dira. Iruñeko erdigunetik doazen linea guztien ibilbideak hain zuzen, L14 eta L22 lineak izan ezik.

Denbora tarte horretan bertan behera geratuko dira Iruñeko erdigunean dauden honako kale hauetako geltokiak: Oliveto kondea, Armadaren etorbidea, Navas de Tolosa, Sarasate pasealekua, Pio XII.a, autobus-geltokia, Paulino Caballero, Nafarroako Gorteak eta Zaragoza etorbidea.

Ibilbide aldaketa dela eta, atzerapen puntualak egon daitezke zenbait autobusetan. Halaber, ezeztatutako geraleku guztietan geraleku alternatiboei buruzko informazioa jarriko da eskuragarri.  Informazio gehiago Mankomunitateko Herritarren Arretarako telefonoan: 948 42 32 42.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!