Sarrera doan da. Talde iruindarra haren hirugarren diskoaren aurkezpen bira egiten ari da. Euskal Herrian barna ez ezik, nazioartean ere ari dira kontzertuak egiten. Uztailean, Espainiako Madril, Valentzia eta Zaragoza hirietan jo zuten. Abuztuko lehen hamabostaldian, Frantzian zenbait kontzertu egin zituzten. Azaroaren 25ean, Atarrabiako Totem aretoan ariko dira.