Leire Landa (EINA): "Pertsona askorentzat gizarteratze-enpresak bazterketa saihesteko aukera bakarra dira"

Miren Mindegia 2023ko urr. 26a, 18:30

Nafarroan, bazterketa arriskuan egon diren edo dauden pertsonak lan munduan sartzen laguntzen duten 18 enpresa daude. Iaz 350 pertsonari lana eman zieten eta 9 milioi euro fakturatu zituzten.

Nafarroan, gizartetik baztertzeko arriskuan egon diren edo dauden pertsonak lan munduan sartzen laguntzen duten 18 enpresa daude. 2019tik aurrera nabarmen igo da  gizarteratze-enpresen kopurua Nafarroan: iaz bakarrik, 342 pertsonari lana eman zieten eta 9 milioi fakturatu zituzten.

Gizarte Ekonomiako enpresa-eredu horrek, 6 hilabete eta 3 urte bitarteko aldietan, bazterturik edo baztertzeko arriskuan dauden pertsonak laguntzen ditu, gizartean integratzeko eta bizimodu normalizatua eta autonomoa izateko beharrezkoak diren lan eta gizarte-tresnak izan ditzaten. 

Asteazken honetan Iruñean Gizarteratze Enpresen Eguna ospatu zen, EINA Nafarroako Gizarteratze Enpresak antolatutako jardunaldi batekin. Ekitaldi berean, EINAk sustatutako eta Aloa Komunikazioa enpresak ekoitzitako Visible / Ikusgai dokumental laburra aurkeztu zen. Ikus-entzunezko pieza horrek, 4 protagonistaren testigantzaren bidez, bazterketa-egoeretatik igaro diren pertsonen bizitzetan lan arlora itzultzeak gizarteratzean eta normalizazioan duen garrantzia erakusten du.

EINA elkarteko kide den Leire Landak azaldu moduan, ezinbestekoa da enpresa hauek egiten duten lana, pertsona askorentzako bazterketa saihesteko aukera bakarra den heinean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!