HTX28: Los Chicos del Maiz, Huntza, Skabidean eta Streetwise

Bidane Beloki Ezker 2023ko urr. 25a, 13:33

Hamazazpi talde igoko dira Hatortxu Rock jaialdiko oholtzara abenduaren 16an. Elkartasun jaialdiaren 28. edizioa ospatuko dute Atarrabian. 

Urtez urte bezala Hatortxu Rock elkartasunez beteko dute abenduaren 16an. 'Amaiera berri bat' aldarrikatuko du aurtengo elkartasun jaialdiak bere 28. edizioan. 

Euskal Herriko taldeak dira nagusi kartelean, baina badira Balentziatik, Bartzelonatik edota Galiziatik datozenak ere. Evaristo Paramos La Polla Recordeseko abeslariaren gidaritzapean Tropa do Carallo izango da lehenengoz Hatortxun.

Iruñerriko taldeen artean jaildiko oholtzan Skabidean, Burutik, Baizera!, Streetwise eta Ibil Bedi. Balentziatik Los Chicos del Maiz eta Auxili, eta Bartzelonatik Stay Homas hirukotea. Dupla eta Etxeperen musika urbanoa ere egongo da entzungai Hatortxu Rocken. Agur biran dagoen Huntza talde bilbotarrak ere badu hitzordua Atarrabian. Liher eta Arkada Social izango dira kartela osatzen duten beste bi taldeak.  

Sarrerak dagoeneko salgai daude, www.hatortxurock.eus atarian, 25 euroko prezioan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!