'Belarriko kilkerra' liburua aurkeztuko dute gaur, Karrikirin

Bidane Beloki Ezker 2023ko urr. 25a, 08:47

Uxue Alberdi eta Begoña Durruty. Argazkia: Kultur Sharea

Arratsaldeko 19:30ean aurkeztuko dute Karrikirin liburuaren egileek, Uxue Alberdi idazleak, eta Begoña Durruty ilustratzaileak. Fernando Reyk gidatuko du aurkezpena.

Uxue Alberdi Estibaritzek (Elgoibar, 1984) idatzitako eta Begoña Durruty Sukilbidek (Arizkun, 1968) ilustratutako Belarriko kilkerra aurkeztuko du gaur Fernando Reyk. Liburuaren egileak ere aurkezpenean izango dira. Arratsaldeko 19:30ean dute hitzordua Karrikirin.

Egileek aitortu dutenez, ahozkotasuna, memoria, transmisioa, eta giza kondizioaren oinarriak biltzen dituzte. Hala dio liburuaren sinopsiak: "Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak dira. Norbaitek apartatu ditu eguneroko bizitzako gertakari-sailetik eta gorde ditu memoriaren kaiolatxoan. Min edo ditxa zirelako, gogoratzea merezi zuten". Alberdik akorduan hartu zituenak ez zituen beretzat gorde, ordea, eta, aldian-aldian, "lagunen konpainia noblean, ahora ekarri izan ditu txitean-pitean".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!