'Emakumeen hiria' ibilaldi gidatua antolatu du gaur Zaldiko Maldikok

Bidane Beloki Ezker 2023ko urr. 24a, 09:10

Arratsaldeko 17:00etan Artzapezpiku plazatik abiatuko da bisita. Ana Diez de Ure izango da Iruñeko historiako emakumeak berreskuratzearen arduraduna ibilbidean zehar.

Emakumeen hiria ibilbide gidatua antolatu du Zaldiko Maldiko elkarteak Urrian Historia Solasbide zikloan barne. Historian, anonimoak beti emakumeak izanda, ibilaldi honetan ahanzturatik berreskuratuko ditu Ana Diez de Ure historialariak. Bisita arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Artzapezpiku plazatik. Ana Diez de Ure historiagilea da emakumeen memoria berreskuratzeko hainbat liburutan parte hartu du, esaterako ellas. Las mujeres en la historia de Pamplona liburuaren idazle da.

"Zer nolako bizimodua izan dugu emakumeek Iruñeko historian", izango da bisitaren ardatz nagusia. Hainbat emakume eta kolektibo aipatuko dituzte, beti ere, emakumeen papera aztertzean izan den trataera aintzat hartuta. Androzentrismoa, misoginia eta ahaztutako emakumeak izango ditu hizpide Diez de Urek.

"Artzapezpiku plazatik abiatzeak badu arrazoia: bertan dago hilarri bat, emakumeen izenak dituena. Toki horretan, erromatar garaian, hegoaldeko hilerria zegoen", aurreratu du Ana Diez de Urek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!