Asier Pla eta Martin Ziriza (Ez Dago Hilda Fest): "Gure helburua eszena antikomertzialari lekua egitea da"

Miren Mindegia 2023ko urr. 23a, 18:24

Larunbat honetan ospatuko da Ez Dago Hilda jaialdiaren hirugarren edizioa, Berriozarreko Ilargi parkean, 12:00etatik aurrera. 

Euskal eszenako 12 talde oholtzaratuko dira bertan, tartean Ibil Bedi, Skabidean, Kaleko Urdangak eta Los Zopilotes Txirriaos, besteak beste.  Egun eta gau osoko besta giroa izango da nagusi. 

Jaialdiaren helburua, antolakuntza taldean dauden Asier Pla eta Martin Zirizak azaldu digutenez, euskal musika eszenako talde antikomertzialei lekua eskaintzea da, baina ez hori bakarri. Izan ere, jaialdia abiatu zenetik argia izan da asmoa: autogestioa eta gaztetxeak aldarrikatzea. Izan ere, gaztetxeak izan dira gazteen antolakuntza ahalbidetu duten leku bakarrak, baita inguruko eszena horri lekua egin dioten oholtzak ere. "Hauetan egindako ibilbidea gabe, ez genuke izango gaur egun Iruñerrian daukagun musika mugimendua". 

Jaialdirako sarrerak aldez aurretik erosi daitezke Iruñeko Aitzina, Ezpala eta Herriko Tabernan, baita online ere www.labur.eus/3edhfest helbidean ere, 22 eurotan. Takilan ere egonen da salmenta, 25 eurotan, egunean bertan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!