Kike Amonarriz Laban gaur, helduen hizkuntza jokabideen eragina hizpide

Bidane Beloki Ezker 2023ko urr. 19a, 13:46

Arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara izango da saioa Laba aretoan. Sarrera doakoa da eta publikoari zabalik dago. Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Haurren aurrean, helduok heldu ekimenaren parte da.

Helduen arteko hizkuntza-praktikak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko aktibazio ekimena antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak. Haurren aurrean, helduok heldu ekimenari hasiera eman diote gaur Iruñean egindako jardunaldiekin. Goizean hitzaldiak izan dira Kondestable Jauregian, Gemma Sangines, Rosa Ramos eta Paula Kasaresekin, eta arratsaldean, Kike Amonarrizen txanda izango da.

Helduon eredugarritasuna hizkuntza sozializazioaren prozesuan izango du mintzagai Amonarrizek. Izan ere, guraso euskaldunak eta euskararen erabilera "akuilu eta motor" dira. Arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara Laba aretoan izango da saioa. Laburrean, gurasoei euskararen erabileran aurrerapausoak emateko nola eta zertan lagundu dezaketen azalduko die Amonarrizek. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!