Gaur estreinatuko dute 'Nafar Haziak' dokumentala

Bidane Beloki Ezker 2023ko urr. 19a, 10:35

Emanaldia arratsaldeko 20:00etan izango da Golem Baionan, doako sarrerarekin. Ortzadarrek 2022an Argentinara egindako bidaia eta harreman kulturalen sustraiak ezagutzeko filma da. 

Nafar Haziak dokumentala estreinatuko du gaur Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak 2022an Argentinara egindako bidaia eta harreman kulturalen sustraiak ezagutzeko. 1995tik, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin eta elkarlanean nafar etxeetara bidaiak antolatu dituzte. 2022an 10.000 kilometroko bidaia egin zuten elkarteko kideek Buenos Aires, Rosario, San Carlos de Bolivar eta Mendozako nafar etxeak bisitatzeko. 50 bat Ortzarkide joan ziren, oraingoan, dokumentala grabatzeko talde berezi batekin.

Nafar Haziak herrimina eta kultura arteko elkartasunaren fruitua dela nabarmendu du Izaskun Barber filmaren sortzaileetako batek. Argentinarekin partekatutako musika, dantza, gastronomía, eta nafar kultura, oro har, publiko zabalari gerturatzeko lana da.

Gaur, arratsaldeko 20:00etan eginen dute lehenengo emanaldia Golem Baionan, doahinik, aldez aurretik gonbidapena eskuratuta. Bihar, berriz, ordu berean gaztelaniazko emanaldia eskainiko dute. Aurrerantzean filma ikusteko aukera ere egongo da, Ortzadarkideek lagunduta hitzaldi eta emanaldiak antolatu nahi baitituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!